WEBVTT

1
00:00:00.300 --> 00:00:04.560
Asteburu osoan zehar 60 pertsona baino
gehiago aritu dira sua itzaltzeko

2
00:00:04.561 --> 00:00:09.210
ahaleginetan, eta haiek egindako lana
eskertu nahi dugu Foru Aldunditik oso

3
00:00:09.211 --> 00:00:14.160
baldintza zailetan aritu baitira, oso
zonalde malkartsuan eta oso tenperatura

4
00:00:14.160 --> 00:00:18.600
beroarekin. Bertako bizilagunen eta
baserritarren lankidetza ere eskertu

5
00:00:18.600 --> 00:00:23.550
nahi dugu. Atzo arratsaldeko zortziak
aldera itzali zen ofizialki sua, baina

6
00:00:23.550 --> 00:00:28.260
zazpi lagun zaintza-lanetan gelditu
ziren bertan. Tenperatura jaitsierak eta

7
00:00:28.260 --> 00:00:32.730
euri langarra norabide onean lagundu
dute. Eta egun hauetan espero dugun

8
00:00:32.790 --> 00:00:37.980
euriak lurra gehiago busti eta ahaztuko
du. Oso beharrezkoa da hori, mendia oso

9
00:00:37.980 --> 00:00:42.930
lehorra baitago. Giza baliabideen eta
baliabide materialen hedapenari eta

10
00:00:42.930 --> 00:00:47.011
taldeen arteko koordinazio egokiari
esker, egun eta erdian oso

11
00:00:47.010 --> 00:00:51.810
irisgarritasun zaila zuen sute bat
itzali ahal izan da, kaltea handiagoak

12
00:00:51.810 --> 00:00:56.760
saihestuz. Behin-behineko estimazioen
arabera, 25 hektarea kaltetu dira,

13
00:00:57.000 --> 00:01:01.380
horietako batzuk Aralarko Parke
Naturaleko. Nolanahi ere, denbora

14
00:01:01.380 --> 00:01:04.950
gehiago beharko dugu eraginaren balantze
zehatza izateko.

