Saritzen duguna da pertsona boluntarioen eskuzabaltasuna, pertsona boluntarioen konpromisoa eta baita ere elkarlana. Nik uste dut Gipuzkoan hori ere badaukagula, ez bakarrik inplikazio pertsonala eta boluntarioa, baizik baita ere antolatzeko kapazitatea. Eta zenbakiak aipatzeko bat bakarrik emango dut niretzako oso relebantea eta da Gipuzkoan dauzkagula 40.000 boluntario, 40.000-720.000 biztanleko populazio baten barruan, %6a da boluntarioa eta ni konbentzituta nago gure inguruko lurraldeetan marka guztiak puskatzen ditugula. Beraz, Gipuzkoa neurri handi batean lurralde boluntario da eta arlo horretan boluntario-lana horretan kirolaren inguruan dagoen boluntario sarea bereziki azpimarratzekoa da.